top of page

Eider MELGOSA

​

Laura Ahva Finladiarrak sareetan audientziaren parte hartzeari buruz hitz egin zuen Azaroak 27an, Bizkaia Aretoan emandako hitzaldian. Bertan, CafeBabeli buruz hitz egin zuen. CafeBabel Europako aldizkari partizipatibo birtual bat da. Sei hizkuntzatan idazten da aldizkari honetan eta bertan idazten duten pertsonak ez dira profesionalak, boluntarioak baizik. Bertan erregistratutako edozein pertsonak du aukera albistea idazteko. Hizkuntza batetik bestera itzulketak egiteaz ere, boluntarioak arduratzen dira. Bertan idazten diren gaiak gazteen interes gaiak dira. CafeBabelen lan egiten duten profesionalak, freelance-ak dira, argazkilariak, politikariak, kazetariak... Baina produkzio hontan lan egiten duten gehiengoak ez dira profesioanalak, kazetari prozesuan dauden bolondresak baizik.

J.A. García Avilés Elche Unibertsitateko irakaslea kazetaritza eraberritzearen inguruan aritu zen Ziberkazetaritza Kongresuan

Maialen MURO

​

José Alberto García Avilés kongresuko bigarren eguneko lehenengo hizlaria izan zen. Elcheko Miguel Hernandez Unibertsitatean egiten du lan, Kazetaritza-Berriztapena Masterreko irakasle gisa.

​

Informazio euskarriak aldatzeak kazetaritza eraberritzeko beharra sortu du: teknologia berak produktu berriak sortu ditu eta horrek pertsonok geneuzkan eta kazetariok kontrolatzen genituen kontsumo-ohiturak goitik behera aldatu ditu"Atzoko berria zena paperezko prentsan irakurtzen genuen gutxira arte eta egun, ia minutuka eguneratzen diren mugikorrak eta tabletak bezalako plataformak ditugu gure esku" azaltzen zuen J.A. Garcíak modu sinpleagoan.

​

Garcíaren ustetan, besteak beste, Fundacion CIVIO, El Diario, El Confidencial eta Mongolia dira estatu mailan kazetaritza webgunerik berritzaileenak.

Xabi Paya, Naroa Jauregizuria eta Xabier Zabaltza Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresuan aritu dira

Teresa PEREZ

Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresua ospatu zen azaroaren 27an eta 28an, Bilboko Bizkaia Aretoan. Bigarren egunean, Xabi Payak, Donostia 2016an lan egiten duena, Naroa Jauregizuriak, komunikazio erakundeetan aditua eta Xabier Zabaltzak, Goazen eta Pausokako gidoilariak, markaren sorrera edukien eta imaginarioen kolektiboen zabalpenerako giltzarri gisari buruz hitz egin zuten mahai inguruan.

Xabier Zabaltzak Goazeneko ikusleen igoerari buruz hitz egin zuen eta nola 2008an sortu zuten pelikulatik 2016an sortu zuten telesailera izan zuten eraldaketa. “Marka bat sortu eta telebistatik atera” nahi zuten beraz, antzerkiak, ikastoletara joan hitzaldiak ematera eta merchandising-a egin zuten, hau da, kamisetak sortu zituzten Goazen markarekin baina logoa aldatuz (Go!azen).

Laura Ahva Finlandiarra-k  audientziaren partizipazioari buruz hitz egin zuen emandako kongresuan

​EHUk antolatzen duen Ziberkazetaritzako IX. kongresua egin da Bizkaia Aretoan

Nerea Uraga

Azaroaren 28 eta 29an, Nazioarteko Ziberkazetaritzako IX.kongresua ospatu zen Bilboko Bizkaia Aretoan. Kongresuaren hitzaldiei Steve Paulussen-ek, Belgikako Antwerpen-ko unibertsitatetik etorria, hasiera eman zion, komunikabideak gaur egun eta iraganean dituzten desberdintasunak kontatuz.

 

Gaur egungo sare sozialetan, informazio fluxu asko eta desberdinak egotearen arriskuak azaldu zituen ere, hala nola, berri asko faltsuak izan zitezkeela. Aipatu zituen gauza guztietatik esanguratsuena zenbait sare sozial, adibidez Twitter eta Facebook, datuak saltzen dituztela da, eta adibidez Brexit-ean mezu politikoak bidaltzeko erabili zituzten aipatutako datuak. Mezu hauek pertsona talde jakin bati bidaltzen zituzten, ezaugarri antzekoak zituztenei hain zuzen ere.

Steve Paulussen gonbidatuak (University of Antwerpen, Belgium) azaltzen du nola komunikabideak berriak aktibatu eta mugatzen duten

ALBISTE LABURRAK

Azaroaren 28 eta 29an Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresua egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan. Bi egunetan zehar hainbat adituk kazetaritza eraberritzearen inguruko hitzaldi eta mahai ingurutan parte hartu zuten, batez ere, kazetaritzak eta kazetariek jasan dituzten aldaketen inguruan. Ziberkazetaritza aldaketak izugarri handiak dira eta oraindik gehiago ikertu eta garatuko dira.

bottom of page