PIXY'S PROJECT


Miren De Regil eta Gonzalo Santamariak euren record pertsonala lortu dute pertika jauzian, hala ere, kirola beraientzat zaletasun bat den arren, euren ikasketetan oso murgilduak daude
Historia
Pertika jauzia Antzinako Greziatik praktikatzen den atletismo proba bat da, kretarrek eta zeltiarrek ere denbora zaharretatik praktikatu dutena. Altuera jauziaren antzekoa den kirola da, ezberdintasunik esanguratsuena parte-hartzaileak barra luze eta malgu bat erabiltzen duela jauzia egiteko da.
​
Hasiera batean, pertiken materiala, longitudea eta pisua ez ziren araudiaren araberakoak, horregatik, aldaketa nabarmenak egin zituzten. 1900. urtera arte pertikak egurrezkoak ziren, zehazki, pinua erabiltzen zen.
Materialak
Gogortasuna
Errekorrak/ Markarik onenak
Adierazpenak
Banbua ere erabiltzen zen pertigak egiteko, beina honen diametroa oso handia zenez, erabiltzeko zailagoak ziren. Ondorioz, 1943. urtean , aluminiozko pertigak egiten hasi ziren, banbukoarekin alderatuz arinagoak zirenak; baina 1948an, suediarrek, altzairuz egindako pertika malguak asmatu zituzten, eta banbuzkoak betirako ordezkatu zituzten.
Pertikek malgutasun bilakaera nabarmena izan zutela ikusita, beste material batzuk erabiltzera animatu ziren. Honi esker, karbono eta beira-zuntzezko pertikak egin zituzten. Gaur egun, material horiek erabiltzen dira eta lau-bost metro arteko altuera daukate.
Gogortasunari buruz, hainbat maila desberdin aurkitu ditzazkegu.
Zenbat eta gogortasun zenbakia handiagoa izan, gero eta bigunagoa da pertika. Hau da, 23. zenbakia daukan pertika bigunagoa da 15.a daramana baino.
1986an Sergei Bubkak sei metroko jauzia egin zuen lehenengo pertsona izan zen, eta geroago, bere marka hobetzea lortu zuen, 6,14 metroko distantziarekin.
Renauld Lavilleniek, 2014ko otsailaren 15ean, Donetsen (Ukrania) marka hori gainditu zuen 6,16ko altuerarekin, gaur egun munduko markarik onena dena.
​
Pertika jauzia hasi zenetik, parte hartu duten gizon eta emakume asko daude. Mundu mailan, gizonezko kategorian, Renaud Lavillaniek lortu zuen errekorra duela hiru urte, lehen aipatu bezala 6,16ko altuerarekin. Berriz, emakumeen kategorian, Yelena Isinbáyevak lortu zuen markarik hoberena 2009an, 5,06ko saltuarekin Zurich-en.
Hegan egiteko jauzia
Miren de Regilek: "Baina azkenean, denbora igaro ahala ulertzen dut edozein postu lortzea oso ondo dagoela txapelketa batean".
Pertika jauzia ez da gaur egun atletismo barruan dagoen proba ezagunena, beraz, mundu mailan ez da asko lantzen, olinpiadetan pertika proba egon arren. Gainera, kirol honetarako dedikazio osoa dutenek bakarrik bizi ahal dira honetaz, Miren de Regilek, pertika jauzia lantzen duen kirolariak, marka onak dituela dio eta etorkizunean horretaz lan egitea zaila da. Gonzalo Santamariak, pertika jauzia lantzen duen beste kirolari batek hau esan zuen: “Nik ingeniaritza ikasten dut eta pertika jauzia nire zaletasun bat den arren, nahiago dut ingeniaritzarekin zerikusia duen lan bat lortzea, horretarako ikasten ari naiz eta”.
​
Trinidad Rodriguez ere hala uste du eta Santamariak esandakoarekin ados dago: "Badakit zaletasun bat eukitzea gauza oso positiboa dela baina gurasoek txikitatik utzi didate argi kontu zaila izango zela biharko egunean hori nire lana bihurtzea".
Hamahiru eta hamalau urterekin hasi ziren pertika jauziarekin. Miren de Regilek aditzera eman duenez: "Txikitatik iruditu zait kirol interesgarria eta nire nebak pertika jauzia egiten hasi zenean, probatzera animatu nintzen". Gonzalo Santamariaren antzera, horrek bere aitagandik ikusita hasi zen lantzen. Biek gaur egunera arte jarraitu dute pertika jauziarekin.
​
Horrelako kirol batek konstantzia eskatzen du, eta entrenamenduek lehiaketetara ondo prestatuta joateko balio dute. Dena dela, badaude txapelketa batzuetan nahi duten marka ez dutela lortzen. Kasu horretan, Miren de Regilek hurrengokoa dio: "nik uste dut orain dela asko ez dudala postu on bat lortzen Espainiako txapelketa batean, baina azkenean, denbora igaro ahala ulertzen dut edozein postu lortzea oso ondo dagoela, Espainiako txapelketa bat izateko”.
​
Pertika jauziaren munduan orain dela gutxi hasi den 20 urteko gazteak, Julen Madariagak, hala ere, hurrengokoa uste du: "Oso kirol gogorra da eta entrenamentu handiak behar dira mila on bat lortzeko, hala ere, kirol polita da eta merezi du esfortzua egiteak".
Lanaren fruituak
Aurretik esan dugun moduan, Miren De Regil eta Gonzalo Santamaria 13 eta 14 urterekin hasi ziren pertika jauziarekin, gaur egunera arte. Urteak igaro ahala teknikak hobetu dituzte eta esfortzuei esker gaur egun hainbat medaila dituzte.
Alde batetik, Miren de Regilek Antequeran antolatu zuen txapelketa batean 3,90 metroko jauzia egin zuen, orain arte egindako markarik onena. Beste aldetik, Gonzalo Santamariak Valladoliden egindako txapelketa batean parte hartu zuen eta 5,04 metroko jauzia egitea lortu zuen. Ateratako marka horri esker, Europako txapelketara joatea lortu zuen eta 5,26 metroko jauzia egin zuen bertan. Gaur egun, hau da bere puntuaziorik onena . Kontuan hartu behar dugu, bi kirolari hauek entrenamenduak leku itxietan egiten dituztela,hau da, ate barruko entrenamenduak. Lehiaketei dagokionez, Gonzalo Santamariak hau adierazi du: “Astero entrenatzen dugu, gutxi gorabehera bi ordu eta erdi larunbatero. Izan ere, txapelketa bat dugunean, larunbatetan izaten direnez, entrenamendua ostiralera pasatzen dugu, baina entrenamendu gogor bat izatean, luzaketak egiten ditugu, gehienbat, hurrengo egunerako muskuluak solteago edukitzeko”