PIXY'S PROJECT


Eider MELGOSA eta Teresa PEREZ
Komunikazio Multimedia Masterra

Hitzaldiko bideoak


Maialen MURO eta Nerea URAGA
EHUtik irten barik albiste bana sortu dugu
Zientzia Astea ospatu da azaroan EHUn
360º ko planetarioa eta 50 txoko eta tailer baino gehiago antolatu dira zientziaz gozatzeko
EHU-ko errektoretzak, kultura zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko EHU-ko hiru kanpusetan hainbat tailer antolatu zituen azaroan zehar. Tailer horiek Bilboko Bizkaia Aretoan eta Barakaldoko gune zibikoan azaroaren 8tik 12ra, Donostiako Tabakaleran, 9tik 11ra eta Gasteizeko Bibat Museoan azaroaren 9tik 12ra ospatu ziren. Gazteek beraien bokazio zientifikoak eta inplikazio soziala bultzatzeko asmoarekin.
Tailer eta txoko hauetaz gozatzeko aukera dohainik izan zen eta apuntatzeko postu asko zeuden EHU-ko webgunean. Proiektu ikaragarrienetako bat, Bizkaia Aretoan egin zuten 360ºko planetarioa izan zen, eguzki sistemara zuzenean eramaten zuena, konstelazioak, izarrak eta unibertsoa bere osotasunean erakusten zuena. Oinez egindako ibilbide bat ere zegoen, eguzki sistemaren dimentsio errealetan oinarrituta. Gainera, erakusleiho bat egin zuten, eguzki sistemako maketekin eta munduko misio espazial famatuenekin. Honekin batera, espazioaren argazkiak ere egon ziren.
Eider MELGOSA eta Teresa PEREZ
Mariluz Alonsok, EHUn lan egiten duen kimikariak, Zientzia Astean zehar egin zituzten ekintzei buruz hitz egin zigun: "EHUko langileak eta ikasleak gara eta aste honetan San Alberto santua ospatzen dugu, zientzietako patroia dena. Urtero ospatzen dugun astea da eta horregatik, gizarte osoari erakusten diogu zientzilarion lana. Gure txokoa kimikariena da eta hemen hainbat esperimentu egiten ditugu, sukaldaritzan, teknologian edota industrian erabili ahal direnak”. Geologiako txokoan, ordea, Humberto Serrano eta Eder Amayuelas egon ziren, EHUko ikerlariak, hauek, geologiaren garrantziari buruz hitz egin ziguten eta nola fosilizatutako animali batek hainbat gauza erakusten dizkigula gaur egun, adibidez, historiaurreko bizimodua.


​​
“Ongi etorri Errefuxiatuak” azken hilabetetako egoerari buruzko hitzaldia eman du EHUn
Maialen MURO eta Nerea URAGA
​
Mikel Bilbao “Ongi Etorri Errefuxiatuak” plataformako kideak Leioako canpuseko EHUko liburutegira gerturatu zen azaroak 25ean errefuxiatuen krisiaren inguruko hitzaldia emateko. Bilbaok eta plataformaren partaide diren unibertsitateko zenbait ikaslek autokarabana hartu eta Espainiako iparraldetik Ceuta eta Melillara arte joan ziren, bidean errefuxiatuen egoera aztertuz.
Administrazioari dagokionez, Ceuta eta Melilla espainiarrak diren arren, geografikoki Afrikan kokatzen dira eta horretan dago Europaren interesa: Europak Afrikarekin duen lur-muga bakarra da, denbora pasa ahala gero eta altuagoa suertatzen den hesiz inguraturiko muga. Ondorioz, migrazio politika berriak pairatu dituzten lehenengo hiriak izan dira, aitzindariak nola edo hala; horietan eragina izanez gero, Europako beste hainbat herrialdeetan jartzen ziren bidean aipatutako legeak. Mikel Bilbaok horrela azaltzen du Ceuta eta Melillako egoera sinesgaitza: “El sentido político de Ceuta y Melilla no tiene que ver sólo con España, tiene que ver con el devenir de toda Europa, las políticas y las prácticas que se han ido llevando en la frontera de Ceuta y Melilla son políticas pioneras en el incumplimiento de los derechos humanos”.
Kontuan hartu behar da “muga” hitza, gaur egun ezagutzen dugun gisan, 80ko hamarkadan jaiotzen dela, Schengenko hitzarmenarekin batera. Orduan, Europa barneko muga guztiak desagertu eta trukean kanpoko mugak gogortzen dira; europarrak askatasun osoz mugitu ahal izango dira herrialde batetik bestera baina oso zaila suertatuko da europarrak ez direnentzat barnean sartzea eta mugak filtrotzat erabiliko dira, zer imigrante nahi diren aukeratzeko ia.
M. Bilbaorentzat desplazatu, errefuxiatu eta migrante kontzeptuak esanahi politikoa dute eta hori bera, politika, diktatzen du kontzeptuen arteko desberdintasuna. Horrela azaltzen du “Errefuxiatuen krisia" deritzona: “Hay ahora mismo 65 millones de personas que se han desplazado no porque quieran, sino por fuerza mayor y dentro de esas personas, 40 millones son desplazados internos y más o menos, 24 millones refugiados.” Errefuxiatu kontzeptua Ginebrako konbentzioan jaio omen zen, 2. Mundu Gerra osteko Europa hobetzeko xedez, gerraren ondorioz beste edonon amaitu zuten horiei laguntzeko.
Europan sartu nahi ziren pertsonen kopurua gutxienez 2 milioitan handitu da azkenengo hiru urtetan egindako aurreikuspenen arabera. Europa da Errefuxiatuen krisiari buruz azkenaldian gehien hitz egin duen nazioa eta hala ere, errefuxiatu gutxien hartu dituena: Turkiak 70 milioi biztanle ditu eta 3 milioi errefuxiatu hartu ditu jada eta Libanoko herritarren laurdena errefuxiatua da.

Hitzaldiko bideoak
